XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko zen, eta, hala ere, gehiagokorik zer egin zezaken?.

Jainko bat kreatura ez-deusaren janhari bilhakatua, zer ontasun, zer amodio ezin sinhetsizkoak!.

Jesus'en ontasuna eta amodioa aree hobeki ezagutuko ditugu, nahi balin badugu kontu eman nola aphaldu den egin darozkigun emaitza horien gatik.

Jainko semearen gizon egitea, eta, bertze hitzez mintza nadien Jainkotasunaren gordetzea gizontasunaren itzalean etzen bertzerik, baizik ere, Eskritura Sainduak diona, harren ezteustea.

Bainan nork sinhetsiko zuen berak ezpalauku erran, gizon egitea ez aski, nahi zela gure amodioz jarri ogiaren itchuretan, nahi zela bilhakatu gure arimen janhari?.

Bizkitartean horra Aldareko Sakramendu Sainduan ohoratzen dugun michterioa.

Jesus, zeru-lurren Erregea zeruko izpiritu dohatsu guzien bozkarioa eta zoriona, Ostia sainduaren azpian gordetzen da, gure ganat ethortzea gatik komunione sainduaren bidez.